lunes, 23 de mayo de 2011

Miletoko hiriaren maketa bat Berlinen

Bazenekien?

Maria Montessorik haurrak eskuak erabiliz ikasten duela pentsatzen zuen. Horrela, haurraren ikaskuntza irudikoak bezalako materialez lagundu behar zela pentsatzen zuen

Maria Montessori

Maria Montessori

Maria Montessori (1870eko abuztuaren 31 - 1952ko maiatzaren 6) italiar pedagogo berritzaile eta psikiatra izan zen.

Maria Montessori Italiako Anconako probintziako Chiaravalle herrian jaio zen 1870ean, Erroma osatu berria zen Italiara bildu zen urte berean, familia burges, liberal eta erlijioso baten baitan. Bere aita Alessandro Montessori izan zen, gaztetan Italia bateratzeko gatazka eta gudetan parte hartutakoa eta ondoren funtzionario zibil moduan lan egin zuena. Horrela, Chiaravalle herrira bidalia izan zen 1965 urtean. Bertan, Maria Montessoriren ama izango zen Renilde Stoppani ezagutu eta 1966 urtean esposatu zuen. Renilde Stoppani emakume ilustratua eta aurrerakoia zen, inguruko giro katolikoa kontuan harturik [1]. Maria 1870 urtean jaio zen eta 1875 urtean familia Erromara aldatu, bere aita gobernuak hara bidali baitzuen, eta han geratuko ziren. Bere aitak estatuko administrazioan mailak igotzen jarraitu zuen eta azkenean kondekoratua ere izan zen. Eskolako urteetan ez zen nabarmendu, baina 13 urte zituela institutu tekniko batera bildu eta kalifikazio bikainak lortzera heldu zuen, matematikan eta natura zientzietan nabarmenduz. Helburu logikoa ingeniaritza ikasketak egitea bazen ere, bapatean eta arrazoi jakinik gabe, medikuntza ikastea erabaki zuen Montessorik. Garai haietan emakumeengan ohikoa ez bazen ere, Maria Montessorik ingeniaritza, biologia eta medikuntza ikasi zituen azkenean. Italiako lehen mediku emakumea bihurtu zen, baina emakume izateagatik ospitaleetan aritzeko baimena ukatu eta adimen urriko haurrekin hasi zen lanean. Haur hauekin lanean haur hauek euren ahalmenak eduki eta garatu zitzaketela ikusi zuen. Haur hauek bizitza hobe bat merezi zutela uste zuen eta ez zituen ikusi gizarterako karga bat bezala. Haur horiekin hasi zen garatzen bete teoria pedagogikoak.
Horrela, 1907an Casa dei banbini (euskaraz, Haurren etxea) eratu zuen Erroman eta bertan aritu zen urte luzeetan zehar. Idatzitako liburuek eta emandako hitzaldiek ospea ekarri zioten eta herrialde batetik bestera ibili zen bere ideien berri emanez. Hain zuzen ere, Herbehereetan hil zen 1952an, bere pedagogia zabaltzen ari zela.
Haurrez gainera emakumeen egoera sozialarekiko interes handia erakutsi zuen. Montessorik Johann Heinrich Pestalozzi pedagogoaren lanak ezagutu eta bereganatu ere egin zituen  

Hasieran bere teknikak ez-gaitasun psikikoak zituzten haurrekin frogatu zituen eta ikusi zuen haur hauek gai zirela beste haurrek egiten zituzten azterketa berberak egiteko eta gainditzeko. Konturatu zen, halaber, haur hauek euren adimena eta nortasuna garatzeko objektuak behar manipulatu dituztela. Izan ere, gizakiak bere garapenerako errealitatearekin kontaktuan egoteko beharra duela irizten zuen. Horrela, estimulu gisa diharduten eskuko jolasa eta lana funtsezko elementu bilakatu ziren bere pedagogian, inposizioak baztertuz eta haurraren berezko gaitasunak sustatuz, betiere euren ingurukoen laguntzaz. Jolas eta esku-lanen bidez haurren autoestimua bultzatzen zuen eta haurrek ikusten zutenean aurrera egin zezaketela eta gehiago ikasi, hitzen eta zenbakien kontzeptuak transmititzen zizkien.

Edith Stein

Edith Stein

Edith Stein(Wroclaw, garai hartan Prusia, gaur egun Polonia, 1891ko urriaren 12a - Auschwitzeko kontzentrazio esparrua, 1942ko abuztuaren 9a) filosofo judu-alemaniarra, moja karmeldarra eta Eliza Katolikoko santua izan zen. Ofizialki Gurutzeko Teresa Benedikta izenez kanonizatu zuten arren (moja zeneko izena, alegia), gehienbat jatorrizko izenez ezagutzen da (Edith Stein).


Edith Stein Wroclaw hirian jaio zen, garai hartan Prusiaren barnean zegoen herrian. Bere gurasoak judu sinestun eta praktikanteak ziren. Txikitatik argitasun handia erakutsi zuen eta horrek ikasketetarako erraztasuna eman zion. Umetatik bere amaren sinesmen sendoa miresten zuen, bereziki umea zela aita hil zitzaionetik amak hartu zuelako familiaren kargu guztia. Hala ere, gaztaroko lehen urteetan erlijiotik aldendu eta agnostizismora, lehenbizi, eta ateismora, geroago, hurbildu zen.
1913an Göttingeneko unibertsitatean sartu eta fenomenologiara gerturatu zen. 1916an Freiburgeko unibertsitatean filosofiako doktoretza lortu zuen (Alemaniako lehenengotariko emakumezkoa), Edmund Husserlen fenomenologia aztertuz (Enpatiaz izeneko tesia aurkeztu zuen). Tartean, Lehenengo Mundu Gerran erizain lanetan aritu behar izan zen. Gerra amaitu ondoren unibertsitate horretan filosofiako irakasle egin zuten, Husserlen laguntzaile.
Gerraren esperientziak bilaketa filosofiko eta erlijiosoan murgilarazi zuen; filosofia kristaura gerturatu zen pixkanaka, baina bere bizitzako aldaketa garrantzitsuena Avilako Teresaren autobiografia irakurri ondoren gertatu zitzaion (1921ean) eta, ondorioz, erlijio katolikoan sartzea erabaki zuen. Aldi berean, kristau filosofiaren eta fenomenologiaren arteko harremanak ikertzen aritu zen eta emakumearen egoerari buruzko hausnarketak plazaratu zituen. Besteak beste, Tomas Akinokoaren De Veritate (Egiaz) lana alemanera itzuli zuen.
Santa Teresaren autobiografiak eraginda, 1933an Koloniako karmeldarren komentuan sartzea erabaki zuen, Gurutzeko Teresa Benedikta izena hartuz. Komentuko zuzendariek Edith-ek idazten eta ikertzen jarrai zezala nahi zuten, baina ordurako nazien boterea handia zen eta judutar jatorrikoa zenez ezin izan zuen ezer gehiago argitaratu. Horrela, garai hartan idatzi zuen bere lanik garrantzitsuenetakoa, Endliches und ewiges Sein (Izaki finitua eta Izaki betierekoa), nahiz eta ez zen 1950era arte argitaratu.
Nazien arriskutik ihes egiteko, Edith eta bere ahizpa Rosa (hau ere katoliko bihurtu eta komentu berean sartu zen) Herbehereetako komentu batera bidali zituzten 1939an. Hala ere, hurrengo urtean naziak herrialde hura bereganatu zuten. Holandako eliz agintariek katolikoei naziekin ez kolaboratzeko deia egin zieten eta 1942ko uztailean juduen aurkako Holokaustoa gaitzesteko gutuna kaleratu zuten. Agintari naziek, horren aurrean, katolizismora bihurtutako juduak atxilotu eta kontzentrazio eremuetara eramateko agindu zuten. Suitzara ihes egitekotan zeudela, 1942ko abuztuaren 2an, atxilotu zituzten Edith eta Rosa ahizpak eta Auschwitzera eraman zituzten. Han gas-kameratan sartuta hil zituzten.

domingo, 22 de mayo de 2011

Bazenekien Parisen badagoela forma berezia duen zubi bat, Simone de Beauvoir izenekoa?

Rosa Luxemburg esaldi famatua (gaztelaniaz)

La venganza es un placer que dura solo un dia; la generosidad es un sentimiento que te puede hacer feliz eternamente.

Bazenekien badagoela filosofia ikasten dutenentzako filosofiaren aldizkari internazionala?

Mary Wollstonecraft esaldi famatuak (gaztelaniaz)

El comienzo es siempre hoy.

El lazo esclavizante con los padres entorpece toda facultad de la mente.  

Mujeres: No deseo que tengan poder sobre los hombres, sino sobre sí mismas.

Maria Zambrano esaldi famatuak (gaztelaniaz)

La biografía de un filósofo es su sistema.

Filósofo es el que ya no se queja. 

La filosofía moderna no ha pretendido reformar la vida. Por el contrario, quiso trasformar, la verdad. 

La luz del pensamiento filosófico no es la luz viviente del sol, sino la claridad, principio de la vida según Platón, el teólogo de esta luz. 

Nadie enseña a nadie filosofía. El sistema es lo único que ofrece seguridad al angustiado, castillo de razones, muralla cerrada de pensamientos invulnerables frente al vacío.

Hipatia esaldi famatua (gaztelaniaz)

Defiende tu derecho a pensar, porque incluso pensar de manera errónea es mejor que no pensar.

Simone de Beauvoir esaldiak (gaztelaniaz)

La naturaleza del hombre es malvada. Su bondad es cultura adquirida.
 
¿Qué es un adulto? Un niño inflado por la edad.
 
Encanto es lo que tienen algunos hasta que empiezan a creérselo.
 
Las personas felices no tienen historia.
 
El problema de la mujer siempre ha sido un problema de hombres

sábado, 21 de mayo de 2011

Bazenekien Maria Zambrano Espainiako zigiluetan agertzen zela?

Bazenekien hontza dela filosofiaren sinboloa ?

Amelia Valcarcel

Amelia Valcarcel

Philippa Foot

Philippa Foot

Rosa Luxemburg

Rosa Luxemburg

Rosa Luxemburg (Zamość, Polonia, 1870eko martxoaren 5 - Berlin, 1919ko urtarrilaren 15) iraultzaile eta sozialismo alemaniarraren teorialaria izan zen.

Róża Luksemburg jatorriz poloniarra eta judua izan zen. Alemaniako Alderdi Komunista sortu zuen.

1919ko urtarrilean Berlinen izandako iraultza saiakeran parte hartu zuen. Bertan, beste ehunka pertsona bezala, atxilotu, torturatu eta hil zuten.

viernes, 20 de mayo de 2011

Edith Stein

Miletoko Aspasia

Maria Zambrano

Hipatia

Simone de Beauvoir

Mary Wollstonecraft

Simone de Beauvoir documentala

Powerpoint

Maria Zambrano documentala

Emakume filosofoak zineman

jueves, 19 de mayo de 2011

MILETOKO ASPASIA

Mileto-en jaio zen, 470 urtean Kristoen baino lehen, eta Atenas-ean hil zen 410 urtean. Perikles-en emaztea zen

miércoles, 18 de mayo de 2011

MARÍA ZANBRANO

Maria Zambrano Málagan (Espainia) jaio zen, Vélez-Málaga izeneko herri txikian 1904an, eta Madrilen hil zen 1991an. Filosofia eta letrak ikasi zuen Madrilgo Unibersitate Zentralean.

Bere atzerrialdia oso luzea zen eta Kuba, Mexiko, Italia eta Suitza-n bizi zen bitartean 1984an Madrila itzuli zen eta hantxe bertan bizi zen hil arte.

Bere maisu garrantzitzuenetariko batzuk Jose Ortega y Gasset, Xabier Zubiri eta García Morente ziren. 1931ean Unibersitate zentralean Metafisikaren irakasle izenpetu zuten. Gerra bukatu eta gero erbestera joan behar zen.

1981ean Asturiaseko Printze Saria jaso zuen eta 1988an Cervantesen Saria

Idatzitako lanak:

1.Nacer por sí misma
2.Los bienaventurados
3.El hombre y lo divino
4.Los sueños y el tiempo
5.Séneca
6.España, sueño y verdad
7.La confesión, género literario
8.Persona y democracia
9.Delirio y destino

SIMONE DE BEAUVOIR

Simone Beauvoir edo Simone Lucie Ernestine Marie Bertrand de Beauvoir (Paris, 1908ko urtarrilaren 9a -1986ko apirilaren 14a) idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen.

Familia burges batean jaioa eta kristautasunean izan zen baina aldaketa nabarmena izan bere pentsamenduan Sorbonako unibertsitera filosofia ikastera joan zenean, bertan Jean-Paul Sartre ezagutu zuen bere bikotekidea izango zena. Feminismo eta existentzialismoa landu zituen bere idatzietan.

1954an Goncourt Saria irabazi zuen Mandarins liburuarengatik.

HIPATIA

Hipatia (Alexandria, Egipto, 370 - 415) emakumezko zientzialari, filosofo, neoplatoniko eta maisua izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena.

Hipatia Alexandrian jaio zen IV. mendearen erdialdera. Aita, Alexandriako Teon matematikari eta astronomo ospetsu bat zen, bere garaikideek maite eta errespetatzen zutena eta bertako liburutegian lan egiten zuena, k.a. 48 urteko sutean desagertu zen Alexandriako Liburutegi mitikoaren ordez eraiki zena. Teon ez zen konforme bere jakinduria berarentzat eta bere ikasleentzat soilik gordetzen, eta bere alabari erakutsi zizkion, gauza harrigarria IV. mendean. Hipatia, jakinduria orori irekia, giro akademiko eta kulturadunean hezi zen. Historialari batzuen arabera, alaba aitari gailendu zitzaion eta Teonen idazki asko benetan Hipatiarenak direla uste da.

Erlijio ezberdinen historia, oratoria, filosofia eta irakaskuntzaren printzipioei buruz ere ikasi zuen. Atenas eta Erromara bidaiatu zuen, betiere ikasteko eta irakasteko grinarekin. Hipatiaren etxea bere famak erakarritako mundu osoko ikasleak batzen zituen egoitza bihurtu zen. Bere ikasleetako batzuei esker, Zireneko Sinesio eta Hesikio Hebreetarra, bere idazkiei buruzko informazio asko iritsi zaigu, liburu originalak galdu ziren arren. Epaileek berarekin kontsultatzen omen zuten sarri, politikan eragin handia zuen eta mekanika eta teknologiarekin ere interes handia zuen. Badakigu ura iragazteko makina bat, likidoen dentsitatea neurtzeko hidrometro bat eta uraren maila neurtzeko aparailu bat asmatu zituela.

Hipatia jentila zen ordea eta garai latzak pasa behar izan zituen. Gero eta kristauagoa zen hiri hartan bizitzea oso arriskutsua egitera heldu zitzaion. Bera bezalako filosofo neoplatonikoak ere jazarriak izan ziren. Asko kristau egin ziren arren, eta beldurrari eta lagunen aholkuei kasu egin gabe, Hipatiak ez zuen men egin. Hipatia sorgin arriskutsu bihurtu zen askorentzat
412an, Alexandriako Zirilo apezpikua patriarka izendatu zuten, Alexandria, Konstantinopla eta Jerusalemen Erromako Aita Santuaren adinako maila zuen kargua. Zirilok, gerora santu izendatuko zutena, paganismoaren aurka gogor egin zuen . Frogarik ez dagoen arren, historialariek Zirilo izan zela uste dute Hipatiaren heriotzaren erantzule nagusia.

Zirilok, bere senean emakume hau miresten zuen arren, ez zuen ametitu emakume bat zientzian jardutea, gainera gehiengoarentzat hain arraroa zen zientzia batean, eta horregatik bere aurkako gorroto eta fanatismo giro bat eragin zuen, sorgina eta jentila deituz. 415 urteko martxoan, Nikioko Jon izeneko VII. mendeko apezpiku baten idazkien arabera, Hipatia fraide fanatiko batzuk erail zuten. Jipoitu, biluztu eta hiri osoan zehar arrastaka eraman zuten tenplu batera, han azala eta gorputza ebaki zizkioten maskor zorroztuekin hil zen arte; gero gorputza zatikatu eta Zinaron izeneko leku batean erre zuten, horrela, beraien ustez, heresiarekin amaituz.

Hilketa honen ikerketa martxan jarri zen arren, "lekuko faltak" eta Ziriloren trabek bertan behera bota arazi zuten. Hipatiaren heriotzarekin Platonen pentsamenduaren amaiera etorri zen, ez Alexandrian bakarrik, baizik eta Inperio osoan. Zientziekiko interesak gainbehera egin zuen eta Historia aro ilun batean sartu zen. Bizantzion mantendu ahal izan zuen eta denbora batera mundu musulmanean pizkunde bat izan zuen.

lunes, 16 de mayo de 2011

MARY WOLLSTONECRAFT

Mary Wollstonecraft (1759ko apirilaren 27a- 1797ko irailaren 10a)emakume filosofoa,idazlea eta feminista britaniarra izan zen.Mary Wollstonecraft XVIII mendearen emakume bat zen eta emakumea ez zela gizona baino gutxiago uste zuen.